XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Indar handirik ez dut. Minik ere ez.

Ez dut minik aspaldi izan.

Hagineko minik ere ez.

Lektura pixka bat egiten dut.

Aurten ez dut gaztanberarik jan.

-Zer eskatzen diozu urte berriari Joxemigel?

-Beste urte bat, ja, ja, ja...!

Beti bezala agurtu genuen:

- Segi bizkor, Joxemigel!

Eta Joxemigelek:

-Hik ere segi ondo.

- Ea datorren urtean etortzen haizen. Bisita ederra. Segi ondo. Eskerrik asko.

Heriotza

1991ko abenduaren 17an, okerrera egin zuen Joxemigelen osasunak.

Lasa doktoreak adierazi zuen egoera: 130 pultsazioko takikardia eta arritmia gogor bat izan du azken egunotan eta, 48 orduz etxean eduki badugu ere, azkenean Donostiako Arantzazuko Amaren Erietxera ekarri behar izan dugu.

Esperantza gutxi zegoen.

Pilar ilobak bazekien osaba Joxemigel gaizki zegoela: Begiak zuri dituela aurkitu dugu etxean